Produkturik ez
Prezio hauetan BEZa barne dago

2011-2021: Hamarkada joan da 'HARIA' diskoa atera zenetik. Disko honetan...
Ikusitako azkenak
--------- GORKA URBIZUk bere izenez...
Handiago ikusi OID-015LP
Produktu berria
---------
GORKA URBIZUk bere izenez sinatzen duen lehen diskoa da Hasiera bat. Hamar kantuk osatzen dute bilduma. Hamar aukera. Hamar erabaki. Izan zitezkeen beste batzuk, baina hauexek dira: Maitasun bat, Teoria bat, Tren bat, Toki bat, Janela bat, Kolore bat, Lilura bat, Etxe bat, Sute bat, Besterik ez.
Kantuaren muinerainoko bidaia dirudi Hasiera bat diskoak. Soinu geruzak gehitu eta gehitzearen tentazio oro baztertuta, kontrako bidea aukeratu baitu egileak: kantuak erantzi, hustu, kimatu... euren soiltasuna agerian utzi arte. Gordin. Eder. Horrexek egiten ditu, hain zuzen ere, harkaitza bezain gogor, haizeak astindutako hostoa bezain hauskor.
--
FITXA TEKNIKOA
-Teatre de ca l’Eril-en grabatua (Guissona, Lleida, Kataluña)
-Ekoizpen, grabaketa eta nahasketa arduraduna: Jordi Matas
-Koekoizpena eta grabaketa eta nahasketa laguntzailea: Joan Pons
-Masterizazioa: Dave Cooley, Elysian Masters estudioan (Los Angeles, Kalifornia, AEB)
-Musika eta letra guztia: Gorka Urbizu.
KANTU-ZERRENDA:
A)
1- Maitasun bat
2- Teoria bat
3- Tren bat
4- Toki bat
5- Janela bat
B)
6- Kolore bat
7- Lilura bat
8- Etxe bat
9- Sute bat
10- Besterik ez
Produktu hau agortuta dago