Kontratazio-baldintza orokor hauek arautzen dute merchandising-produktuen salmenta-zerbitzua, hala nola arropa eta osagarrien salmenta, eta produktu intelektualena (musika, ikus-entzunezko kopiak). Zerbitzu horiek Berri Txarrak taldearen denda ofizialaren (www.berritxarrak.net/berridenda) titular den enpresak ematen ditu, eta lege-ohar hauek dira zerbitzu honetan bezeroarekiko kontratu-harremana arautzen duen esparru juridikoa.
Webguneko produktuen salmenta-zerbitzuko bezeroa zaren aldetik, lehenik eta behin, kontratazioaren baldintza orokor hauek irakurri eta onartu behar dituzu.
Dokumentu hau eskuragarri izango du BEZEROAK www.berritxarrak.net/berridenda dendan, eta bezeroak uneoro deskargatu, inprimatu, biltegiratu edo bistaratu ahal izango du.
Honako hauek izenpetzen dituzte www.berritxarrak.net/berridenda dendaren bidez produktu intelektualak online erosteko zerbitzua kontratatzeko baldintza orokor hauek: batetik, ONLY IN DREAMS, SL, B71009849 IFK duena, egoitza soziala HERRIKO PLAZA, 5, 1c – LEKUNBERRI, 31870 – Nafarroa helbidean eta berridenda@berritxarrak.net helbide elektronikoa dituena, aurrerantzean, SALTZAILEA; eta, bestetik, BEZEROA, zeinaren datu pertsonalak berak ematen baititu produktuen eskaria egiteko formularioan. Datu pertsonal horiek BEZEROAK ematen ditu zuzenean; horrenbestez, SALTZAILEAK jotzen du zuzenak, egiazkoak eta egungoak direla, eskaria egiteko formularioan eskatzen den moduan, BEZEROAK onartu egiten baitu soilik zuzenak, zehatzak, indarrekoak eta osoak diren datuak emateko betebeharra, orobat horiek eguneratzeko betebeharra, beharrezkoa denean, datu horiek zuzenak, zehatzak, indarrekoak eta osoak izaten jarrai dezaten.
Dena den, SALTZAILEAK, datu pertsonal horietako akatsak edo zehaztasun-falta zuzentzeko aukera ematen dio, baldin eta, egindako eskaria berresten den unean, BEZEROAK akats hori hautemango balu. Kasu horretan, BEZEROAK eskaria berresteko mezuari erantzun ahal izango dio, datu oker edo osatugabeak zuzentzeko edo aldatzeko.
Denda erabiltzeko orduan lau hizkuntza eskaintzen badira ere, BEZEROAK berariaz onartzen du SALTZAILEAREKIN lotzen duen kontratua honako bi hizkuntzetan egotea: euskara eta gaztelania.
Produktuak, osagarriak eta / edo produktu intelektualak online erosteko sisteman sartzeko, eskari-formularioak bete behar dira eta zenbait datu pertsonal eman behar dira. Trataera horri honako baldintza hauek aplikatzen zaizkio, pribatutasun-politikaren estekan ere deskarga daitezkeenak.
DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA |
|
ARDURADUNA |
ONLY IN DREAMS, SL |
XEDEA |
www.berritxarrak.net/berridenda online dendako eskarien administrazio-kudeaketa |
LEGITIMAZIOA |
Interesdunaren onespena |
HARTZAILEAK |
Hirugarrenei ez zaie daturik lagako, legezko betebeharra egon ezean |
ESKUBIDEAK |
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkatzeko eskubidea, eta beste eskubide batzuk, honako helbide honetan: berridenda@berritxarrak.net |
INFORMAZIO GEHIGARRIA |
Informazio gehiagorako, kontsultatu hemen: https://www.berritxarrak.net/berridenda/index.php?id_cms=9&controller=cms&id_lang=10 |
Kontratazio-baldintza orokor hauek aplikatzen dira www.berritxarrak.net/berridenda online dendan zuzenean eskaintzen diren produktu, osagarri eta produktu intelektualen online salmenta-zerbitzuan. Kontratazio-baldintza orokor horiek aldatzeko, edota egiten diren eskaintza, promozio berezi edo deskontuak aldatzeko, BEZEROAK kontratazio-baldintza espezifiko aplikagarriei buruzko dagokion oharra jarri beharko du kontsulta, irakurketa, artxibo edo deskargarako.
Kasu bakoitzean, BEZEROAK produktu edo zerbitzu jakin bat aukeratu ahal izango du, eta horren prezioa zein bidalketa-kostu gehigarriak produktuaren irudiaren ondoan zehaztuko dira. Eskaria formalizatzeko, online dendako apartatuetan eskuragarri dagoen formularioa telematikoki bidali behar da, ordainketa-modua aukeratu behar da, eta erosketa-prozesua amaitu. Produktuak aukeratutako helbidean jasoko dira 30 laneguneko epean, gehienez ere.
Bi alderdiek, SALTZAILEAK eta BEZEROAK, bien artean egindako transakzioei buruzko informazio guztia gordetzeko berariazko konpromisoa hartzen dute, elektronikoki egindako transakzioen froga izateagatik, 12 hilabeteko epean.
Kontratazio-baldintza orokor hauek kontratuko zati izatera igaroko dira BEZEROAK onartzen dituen unean. Hori eskari-formularioa bidalitakoan emango da aditzera, behin dagokion ordainketa-pasabidean sartu eta hori aktibatu ostean.
Horrenbestez, BEZEROAK kontratazio-baldintza orokor hauek ulertu egin behar ditu eta ulertu behar du nahikoa direla baimena eratzeko unean akatsak kanpo uzteko.
BEZEROAK erosketa-botoian sakatu eta www.berritxarrak.net/berridenda webgunean zehar eskari-formularioa bidaltzen duen unean, SALTZAILEAK eskaria jasotzen du eta BEZEROARI, 24 orduko gehieneko epean, eskaria berresteko mezu elektronikoa bidaltzen dio. Eskaria berresteko mezu elektroniko hori identifikazio-mezu elektronikoa da («eskariaren konfirmazioa»), eta berariaz adierazten ditu datu pertsonalak, akats edo zehaztasun-faltak hautemate aldera, baita erositako produktuak eta erosketaren guztizko prezioa ere, bidalketa-gastuak eta zerga aplikagarriak barne.
Eskaria berresteko mezua bidali eta 24 orduko epean, konfirmazio-mezu bat bidaliko da («erosketa-eskaria») eta horrekin jotzen da kontratua formalizatuta dagoela eta adierazitako objektuak egiazki eskatu direla.
SALTZAILEAK konpromisoa hartzen du BEZEROAK erosi dituen produktuak 30 eguneko gehieneko epean bidaliko dituela BEZEROAK adierazitako helbidera, eskaria berresten den unetik zenbatzen hasita.
Ordainketa kudeatze aldera, ordainketa-pasabidea jartzen da BEZEROAREN esku, hots, BANKU-TXARTELAREN (VISA edo MASTERCARD) bidezko ordainketa-sistema.
BEZEROAK onartzen du SALTZAILEAK, kontratazio-baldintza orokor hauen bitartez, kontsumitzaile eta / erabiltzaile gisa dituen eskubideak jakinaraztea, martxoaren 27ko 3/2014 Legearekin bat (Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko indarreko legedia —azaroaren 16ko 1/2007 Legea— aldatzen duena) eta urriaren 12ko 34/2002 Legearekin bat (informazioaren gizarteari eta merkataritza elektronikoari loturiko zerbitzuei buruzkoa). GARRANTZITSUA DA UKO EGITEKO ESKUBIDEA ZER DEN ETA NOLA ERABIL DAITEKEEN ARRETAZ IRAKURTZEA.
Berri Txarrak taldearen denda ofizialean BEZEROAK erositako produktu guztiak, direla merchandising-produktuak (arropa edo osagarriak) edo direla produktu intelektualak (CD, DVD, ikus-entzunezkoak eta abar), BEZEROAK adierazitako helbidera bidaliko dira, zigilatuta eta enbalatuta. Produktu intelektualen kasuan, itzuli nahi izanez gero, zigilatuta eta jatorrizko bilgarrian entregatu behar ditu BEZEROAK, ireki gabe. Segurtasun-zigilua irekitzeak, mota honetako produktuetan, edukia onartzea dakar berarekin.
BEZEROAK, 3/2014 Legearen 102. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, 14 egun naturaleko epean uko egiteko eskubidea izango du, eskari-formularioan adierazitako helbidean produktua jasotzen duen unetik zenbatzen hasita. Eskuragarri dagoen formularioa erabil daiteke, hemen klikatuta: uko egiteko formularioa. Formulario hori erabiltzea ez da derrigorrezkoa; uko egiteko jakinarazpena posta arruntez ere bidali daiteke, honako helbide honetara: ONLY IN DREAMS, SL, HERRIKO PLAZA, 5 1c, 31870 LEKUNBERRI – NAFARROA-SPAIN.
Uko egiteko eskubidearen bitartez, erositako produktuak itzultzeko aukera ematen da, baina SALTZAILEAK ez du bere gain hartzen itzultze horrek sortzen duen kostua. Itzultze-kostuak BEZEROAK ordaindu behar ditu zuzenean eta produktuak jatorrizko bilgarrian eta zigilatuta itzuli behar ditu. SALTZAILEAK itzultzearen xede den produktua jasotzen duen unetik zenbatzen hasi eta 14 egun naturaleko gehieneko epean, ordaindutako zenbateko guztiak itzuliko ditu, liburuak erosteko erabili den ordainketa-sistema beraren bitartez.
Produktuak itzultzeko arrazoia baldin bada BEZEROARI produktu akastunak helarazi zaizkiola, edota edukiontzia hondatuta zutela edo fabrikazio-akatsak zituztela, BEZEROAK bi aukera izango ditu: batetik, liburuak dohainik itzultzea, kostu gehigarririk gabe, eta SALTZAILEAK ordaindutako zenbatekoak itzultzea; eta, bestetik, ale berri bat jasotzea, aurreko produktuak izan beharreko kalitate-baldintzak betetzen dituena, dohainik eta bidalketa-gasturik edo ordezkatze-kosturik ordaindu behar izan gabe.
BEZEROAK hitz ematen du ez duela zerbitzua legez kanpoko xedeetarako erabiliko. Bezeroak legez kanpoko jokabidea izanez gero, SALTZAILEAK produktuen salmenta-zerbitzua ukatu ahal izango dio, eta bezeroari produktu horiengatik ordaindutako zenbatekoak itzuliko dizkio, azkenean kontratua ez bada formalizatzen.
Kontratazio-baldintza orokor hauek ez diote BEZEROARI erositako produktu intelektualak esplotatzeko baimenik ematen, izan ere, produktu-aleen gainean gertatzen da salerosketa eta BEZEROA obraren erabiltzailea da; horrenbestez, ez du baimenik obra erreproduzitu, banatu, jendaurrean ezagutarazi edo eraldatzeko. Halakoetarako, egilearekin harremanetan jarri beharko da eta berariazko eta idatzizko baimena eskatu beharko dio. Obraren copyrighta egilearena baino ez da eta BEZEROA jasotako ale digitalaren erosle legitimoa baino ez da izango; hala, lanaren berezkoak diren egile-eskubideak arautzen dituen jabetza intelektualari buruzko legedia errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Kontratazio-baldintzek ez dakarte beraiekin BERRI TXARRAK marka erregistratua erabiltzeko lizentzia, ezta www.berritxarrak.net webguneko eduki, diseinu, irudi, egitura, datu-base eta bestelako informazioa erabiltzeko lizentzia ere, webgunearen titulartasuna SALTZAILEARI edo jabe legitimoei baitagokie. BEZEROAK www.berritxarrak.net webgunearen gainean existitzen diren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du, orobat edukiak titularraren aurretiazko baimenik gabe ez erabiltzekoa.
Kontratazio-baldintza orokor hauen zati bat zuzenbidearen aurkakoa balitz eta, hortaz, baliogabea balitz, ez zaie eragingo zuzenbidearekin bat datozen bestelako xedapenei. Hortaz, alderdiek baliogabetzen diren zerbitzu-klausula edo -baldintzak berriro negoziatzeko konpromisoa hartzen dute, eta baliozkoak diren gainerako baldintzei erantsiko dizkiete.
Bi alderdiek kontratuari aplikatzen zaion legedia aitortzen dute, baita kontratutik ondorioztatzen den harreman juridiko orori aplikatzen zaion legedia ere. Hori Espainiako legedia izango da, Kode Zibilaren 1262. artikuluan xedatutakoarekin bat. Alderdien artean gatazkarik edo desadostasunik balego kontratazio-baldintza orokor hauen aplikazio, interpretazio edo exekuzioaren inguruan, bi alderdiak 1/2007 Legearen 24.1. artikuluan zehazten diren gatazkak ebazteko justiziaz kanpoko sistemen mende jarriko dira, orobat betebehar nagusiari dagokion tokiko Epaitegi eta Auzitegien erabakien mende (produktuaren eta salmentaren egoitza dauden tokikoak).
Horretarako, bezeroaren esku jartzen da online kontsumoko gatazkak ebazteko justiziaz kanpoko sistemei buruzko honako informazio hau:
Europako 524/2013 Erregelamenduaren 14.1. artikuluarekin bat, Europar Batasunak gatazkak ebazteko online plataforma bat eskaintzen du, honako esteka honetan eskuragarri dagoena: http://ec.europa.eu/consumers/odr.
BEZEROAK gatazkak ebazteko aipatutako online plataforma horren bitartez bideratu ahalko ditu bere erreklamazioak.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
Informazio gehiago jasotzeko, iradokizunak egiteko edo erreklamazioetarako, honako bide hauetatik jar zaitezke gurekin harremanetan: ONLY IN DREAMS, SL, Herriko Plaza, 5 1c, LEKUNBERRI (Nafarroa), 31870; helbide elektronikoa: berridenda@berritxarrak.net