GORKA URBIZU - 'Hasiera Bat' ZOOTROPO Binilo Edizio Mugatua (PRE ORDER, disko sinatua)) Handiago ikusi

GORKA URBIZU - 'Hasiera Bat' ZOOTROPO Binilo Edizio Mugatua (PRE ORDER, disko sinatua))

OID-016LP

Produktu berria

PICTURE DISC berezi honek ZOOTROPOaren ilusio optikoa eragiten du argi eta abiadura egokian begiratuz gero. Hala, grabaketako hainbat irudi ikusiko dituzu zure disko-jogailuan, 'Hasiera Bat'-en unibertsoan sakonago sar zaitezen. Luxuzko edizio mugatu hau zenbatuta dator eta behin agortuta ez da kopia gehiagorik egingo.

***(PRE-ORDER: Egizu eskaera orain, erreserbatu biniloa eta jaso zure kopia sinatua inork baino lehen, martxoa aldera. Nahi izatera, pre-order eskarian beste produktu batzuk ere gehitu ditzakezu, dena bidalketa bakarrean igorriko zaizu, biniloak fabrikatik jaso bezain laster).

---------

GORKA URBIZUk bere izenez sinatzen duen lehen diskoa da Hasiera bat. Hamar kantuk osatzen dute bilduma. Hamar aukera. Hamar erabaki. Izan zitezkeen beste batzuk, baina hauexek dira: Maitasun bat, Teoria bat, Tren bat, Toki bat, Janela bat, Kolore bat, Lilura bat, Etxe bat, Sute bat, Besterik ez.

Kantuaren muinerainoko bidaia dirudi Hasiera bat diskoak. Soinu geruzak gehitu eta gehitzearen tentazio oro baztertuta, kontrako bidea aukeratu baitu egileak: kantuak erantzi, hustu, kimatu... euren soiltasuna agerian utzi arte. Gordin. Eder. Horrexek egiten ditu, hain zuzen ere, harkaitza bezain gogor, haizeak astindutako hostoa bezain hauskor.

--

FITXA TEKNIKOA

-Teatre de ca l’Eril-en grabatua (Guissona, Lleida, Kataluña)

-Ekoizpen, grabaketa eta nahasketa arduraduna: Jordi Matas

-Koekoizpena eta grabaketa eta nahasketa laguntzailea: Joan Pons

-Masterizazioa: Dave Cooley, Elysian Masters estudioan (Los Angeles, Kalifornia, AEB)

-Musika eta letra guztia: Gorka Urbizu.


KANTU-ZERRENDA:

A)

1- Maitasun bat

2- Teoria bat        

3- Tren bat

4- Toki bat

5- Janela bat

B)

6- Kolore bat

7- Lilura bat

8- Etxe bat

9- Sute bat

10- Besterik ez

Produktu hau agortuta dago

31,95 € tax incl.