Arazorik ez, zure erosketarekin asebeteta gera zaitezen nahi dugu. Jasotakoa ITZULI nahi baduzu, irakurri mesedez azpian datozen argibideak, itzulketa behar bezala egiteko. Berridendatik dirua itzuliko dizugu, erosketa egindako banku edo PayPal kontura.
Adi, itzuli ezezik ALDAKETA egin nahi baduzu (erositakoa beste neurri batengatik aldatu, esaterako), itzulketa egin beharko duzu lehendabizi –dirua bueltatuko zaizu- eta ondoren berridendan erosketa berri bat egin beharko duzu.
Berridendaren akats batengatik eskatutakoa ez beste zerbait jasotzen baduzu, Berridendatik ale berri bat bidaliko zaizkizu, doan.
Erosketa jaso eta 15 eguneko epea daukazu itzulketa eskatzeko.
Mesedez, bete produktuekin batera jaso duzun galdetegia eta sar ezazu itzulketaren paketean. Itzuli nahi diguzun jantzia, diskoa edo dena delakoa ondo babestu eta esku-orri honekin batera bidaliguzu.
Oharra: itzultzen den produktuak egoera onean egon behar du. Urraturik, zikin edo puskatuta dauden produktuak ez dira onartuko (beti ere, itzultzeko arrazoia hain zuzen horixe bera ez bada, noski).