ORDAINKETAREN INGURUKO ARAZOAK:
-Txartelarekin ordaintzerakoan arazoak izan ditut: Zer egin dezaket?
-Egiaztatu zure txartela prestatuta dagoela internet bidezko erosketak egiteko (txartelak aktibatu egin behar dira horretarako). Hala ez bada, jar zaitez harremanetan zure banketxearekin eta saia zaitez berriro.
-Zure txartela web bidezko erosketak egiteko prestatuta baldin badago eta halere arazoak badauzkazu, egiaztatu eskatutako datuak (txartelaren zenbakia, iraungitze data, segurtasun zenbakia…) ondo eman dizkiguzula.
-Hala ere arazoak badauzkazu, saia zaitez beste txartel bat erabiltzen edo gainerakoan PayPal bidezko ordainketa aukera ezazu. Azken hau ere guztiz ziurra da eta prozedura, aldiz, errez askoa: ez duzu zertan PayPal kontu bat eduki behar. Sakatu ‘No tengo cuenta PayPal’, zure txartelaren datuak sartu eta nahiko. Aurretik PayPal kontua baldin badaukazu, ohiko ordainketa bat bezalakoa izango da hau ere.
-Posible da transferentzia bidez edo kontraerrenboltsoz ordaintzea?
-Printzipioz ez. Berridendaren aukera bakarrak txartel bidezko ordainketa eta PayPal dira. Halere, guztiz ezinezkoa bazaizu, idatzi berridenda@berritxarrak.net helbidera eta, kasuaren arabera, salbuespen bat egin genezake.